Tithi Bhattacharya

Tithi Bhattacharya (Siliguri, India, 1971) Hego Asiako Historia irakaslea eta Purdueko Unibertsitateko Munduko Ikasketen zuzendaria da. 2000. urtean doktoretza lortu zuen Ekialdeko eta Afrikako Ikasketen Eskolan (Londresko Unibertsitatea). The Sentinels of Culture: class, Education, and the Colonial Intellectual in Bengal (Oxford University Press, 2005) lanaren egilea da, Palestinako herriaren eskubideen aldeko ekintzailea, bai eta Boycott, Divestment and Sanctions (BDS) mugimenduaren aldekoa.

Bhattacharya justizia sozialaren aldeko militantea da eta aktiboki hartzen du parte bere komunitatean zein nazio eta nazioarte mailako borroketan. Feminista marxista nabarmena da, 2017ko martxoaren 8ko Emakumeen Nazioarteko Grebaren antolatzaile nazionaletako bat. Luze-zabal idazten du teoria marxistari, generoari eta islamofobiari buruz. International Socialist Review and Studies on Asia-ko kontseilu editorialeko kide da.

Argitalpen nagusiak

> The Sentinels of Culture: Class, Education, and the Colonial Intellectual in Bengal (Oxford University Press, 2005

> Social Reproduction Theory: Remapping Class, Recentering Oppression, (Pluto Press, 2017)

> Manifesto de un feminismo para el 99% (Herder, 2019)

Elkarrizketak

«Le capitalisme privatise la vie et socialise la mort» (Contretemps, 2020)

«Sobre la relación entre género y clase» (Marxismo Crítico, 2018)

Bideoak