Silvia Federici

Silvia Federici (Italia, 1942) Hofstrako Unibertsitateko (AEB) irakasle emeritua da. Bolognako Unibertsitatean (Italia) lizentziatu zen 1965ean, SUNY Buffalo State Collegen (AEB) egin zituen master-ikasketak 1970ean eta bertan doktoratu zen 1980an. Aktibista feminista izan da 1960az geroztik, eta etxeko lanaren baldintzari eta ordainari buruzko nazioarteko eztabaiden bultzatzaile nagusietako bat izan da. Bere ikerketa-eremua filosofia politikoa eta emakumeari buruzko ikasketak dira, eta hezkuntza- eta kultura-politikari buruzko hainbat saiotan ere lagundu du.

70eko hamarkadan Nazioarteko Kolektibo Feministaren sortzaileetako bat izan zen. 1991tik 2003ra, Port Harcourteko Unibertsitatean (Nigeria) irakaskuntza-aldi bat egin ondoren, Afrikako Askatasun Akademikorako Batzordearen sortzaileetako bat izan zen, hala nola, haren buletinaren editore. 1995etik 2002ra Filosofia Erradikaleko Elkartearen heriotza-zigorraren aurkako proiektua sortzen lagundu zuen, egoitza Estatu Batuetan zuena.

Argitalpen nagusiak

> Caliban eta sorgina. Emakumeak, gorputzak eta jatorrizko metaketa (Eskafandra, 2014)

> Soldataren patriarkatua. Marxismoari egindako kritika feministak (Katakrak, 2017)

> Mundua berriz liluratuz. Feminismoa eta komunen politika (Katakrak, 2019)

> Kapitalismoa eta emakumeen aurkako indarkeria. Iraganeko eta gaur egungo sorgin-ehizak (Katakrak, 2020)

Elkarrizketak

«Federici: feminismo entre fuegos y fogones» (Pikara Magazine, 2014)

«Etxeko lanak oso bakartzaileak izan dira emakumeentzat» (Berria, 2017)

«Geroz eta jende gehiago ari da ohartzen estatuak, kapitalismoak eta merkatuak ez dutela biziraupena bermatzen» (Argia, 2019)

Bideoak