Ana Cecilia Dinerstein

Ana Cecilia Dinerstein (Buenos Aires, Argentina) Soziologiako irakaslea da Batheko Unibertsitatean (Erresuma Batuak), bertan irakasten dituelarik soziologia politikoa, justizia sozial eta kognitiboa, Marxismoa, eta teoria kritiko, dekolonial eta feminista.
Diziplinaz haragoko ikertzaile eta aktibista, Global Tapestry of Alternatives taldeko partaidea da Dinerstein, beste zenbait taldetako sortzaile eta koordinatzailea ere badelarik: Women on the Verge nazioarteko sarekoa, jarduten duen unibertsitateko Teoria Kritikoko Mintegi Iraunkorrekoa, zein Irakaskuntza, Ikerkuntza eta Praktikako Jakintzaren Deskolonizazio Zentrokoa.

Dinersteinek bideratutako itxaropena antolatzeko artea ideiak –hots, erresistentzia kolektiboa eta errealitate, etorkizun zein praktika alternatiboei forma ematen dieten antolaketa-prozesuak– mundu osoko artista, GKE eta pedagogo erradikal ezberdinen proiektuak inspiratu ditu. Ikerketarako eremu berria zabaldu du, eremu dekolonial, feminista eta kritikoa: itxaropenaren politika globala. Bere ikerketak bi ildo artikulatzen ditu: alde batetik, Ernst Blochen itxaropenaren filosofia materialista eta, bestetik, hiri- eta landa-gizarteak, lanak, indigenek eta emakumeek zuzendutako eraldaketa erradikalen prozesu kontraesankorrak; kapitalismo kolonial-heteropatriarkala zalantzan jartzen duten utopia zehatzak azaleratuz.

Argitalpenen nagusiak

> The Labour Debate (koeditore eta autore, 2002, gaztelaniaz eta turkieraz eskuragai)

> The Politics of Autonomy in Latin America: The Art of Organizing Hope (Palgrave Macmillan, 2015)

> Social Sciences for An Other Politics: Women Theorising without Parachutes (Palgrave Macmillan, editore eta autore, 2016)

> Open Marxism 4: Against a Closing World (Pluto Press, koeditore eta autore, 2019, gaztelaniaz eta tamileraz)

> World Beyond Work? Labour, Money and the Capitalist State between Crisis and Utopia (Emerald, koautore, 2021)

Aipatutakoez gain, 2022an beste bi liburu argitaratuko ditu Dinersteinek: The Global Politics of Hope. The San Francisco Lectures (Kairos, PM) eta The Decolonising force of Marxism (Pluto Press).

Elkarrizketak

«For A Practice Of Politicised Commoning: An Interview With Werner Bonefeld, Ana Cecilia Dinerstein And John Holloway» (Plan C, 2019)

Artikuluak

«Carving out new politics of hope for 2019» (University of Bath, 2019)

Bideoak