Aurkezpena

Marxismo feminismori buruzko nazioarteko konferentzia honen ideia eta garapenak Berliner Institut für Kritische Theorie (InkriT)-eko sail feministan du bere jatorria, Frigga Haug soziologo eta filosofo alemaniarraren inguruan. Berlinen ospatu zen konferentzia estreinako aldiz 2015. urtean, Vienan hurrengoa 2016an eta Lunden (Suedia) hirugarrena, 2018an.

[Hona hemen aurreko edizioei buruzko informazio gehiago]

Laugarren Nazioarteko Konferentzia online burutuko da, 2021ko azaroaren 11, 12 eta 13an. Konferentzia honako eragileek antolatu eta finantzatuko dute: Transform! Europe, Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU), Iratzar Fundazioa, Critical Theory Bilbo-Barcelona (BIBA CT), Berliner Institut für Kritische Theorie (InkriT), Rosa Luxemburgo Fundazioa eta ParteHartuz.

BATZORDE ZIENTIFIKOA:

Özgür Günes Öztük (Universitat de Lleida, BIBA CT), Teresa Larruzea (Université Sorbonne Nouvelle, BIBA CT), Jule Goikoetxea (UPV/EHU, BIBA CT), Frigga Haug (InkriT), Gayatri Spivak (Columbia University).
Kolaboratzaileak: Mònica Clua (University of Texas Rio Grande, BIBA CT), Ibai Atutxa (UPV/EHU, BIBA CT), Lore Lujanbio Etxeberria (UPV/EHU, BIBA CT), Maria Rodo (Universitat de Barcelona, BIBA TC), Nora Miralles (Sudergintza Koop., BIBA CT), Oihana Etxebarrieta eta Eraitz Saez de Egilaz.

BATZORDE ANTOLATZAILEA:

Elena Beloki (Iratzar Fundazioa), Teresa Larruzea (Université Sorbonne Nouvelle, BIBA CT), Özgür Günes Öztük (Universitat de Lleida y BIBA CT), Jule Goikoetxea (EHU, BIBA CT), Heidi Ambrosch (Transform Europe!)  Itziar Amunategi (Iratzar Fundazioa), Idoia Zengotitabengoa (Iratzar Fundazioa).

ARDATZ TEMATIKO NAGUSIAK:

  1. Sindikatuak eta mugimendu sozial-politikoak (hacktibismoa barne). Artikulazio eta estrategia berriak.
  2. Korronteen arteko elkarrizketa kapitalismo heteropatriarkal, arrazista eta kolonialaren aurrean: feminismo marxista, feminismo materialista, klase feminismoa, feminismo beltza, feminismo komunitarioa, feminismo dekoloniala eta poskoloniala, lesbofeminismoa, anarkofeminismoa eta bestelako marko analitiko-propositiboak.
  3. Intersekzioaren auzia: generoa, sexualitatea, arraza, klasea eta bestelako gurutzadurak.
  4. Balioaren eta bizitzaren ekoizpena: analisiak eta eredu alternatiboak.
  5. Lurraldeak, dekolonialitatea, subiranotasuna eta askapena nazionalerako borrokak XXI. mendean.
  6. Ekofeminismoa eta ekosozialismoa.
  7. Gorputzak, diskurtsoa eta materialitate disidenteak.
  8. Hizkuntza, kulturgintza, artea eta estetika.
  9. Estatua, botere eratzailea eta legedia antikapitalista-feminista.
  10. Eskuinaren altxamendua eta feminismoaren eta sozialismoaren kontrako olatua.

Momentuz oinarrizko hizlari bezala parte-hartzea baieztatu duten kideak hurrengo hauek dira: Tithi Bhattacharya, Lorena Cabnal, Christine Delphy, Elsa Dorlin, Silvia Federici, Nancy Fraser, Francesca Gargallo, Frigga Haug, Danièle Kergoat eta Gayatri Spivak. Hizlariokin ospatuko diren saioez gain, mahai inguru bat izango dugu Euskal Herriko Mugimendu Feministarekin eta langile klaseko emakumeen eragile berriekin.