Ochy Curiel

Ochy Curiel (Dominikar Errepublika, 1963) teorikoa, aktibista feminista eta kantautorea da. Gizarte Antropologian doktorea, Curiel irakasle eta ikertzailea da Kolonbiako Unibertsitate Nazionalean (Kolonbia) eta Pontificia Javeriana Unibertsitatean (Kolonbia). Feminismo autonomo, lesbiko, antiarrazista eta dekolonialaren bozeramailea ere bada, bai eta Grupo Latinoamericano de Estudios, Formación y Acción Feminista (GLEFAS) taldeko sortzaileetako bat.

Arrazaren, sexuaren, sexualitatearen eta klasearen arteko teilakatzeari buruzko makina bat artikulu argitaratu ditu aldizkari eta liburu nazional zein nazioartekoetan, haien artean bere bi liburu hauek nabarmentzen direlarik: La Nación Heterosexual: Análisis del discurso jurídico y al régimen heterosexual desde la antropología de la dominación (2013) eta Descolonización y despatriarcalización de y desde los feminismos de Abya Yala (2015).

Elkarrizketak

«Yo ya no creo en una solidaridad feminista transnacional así por así» (Pikara Magazine, 2014)

«Nosotras soñamos con salvar a pueblos enteros, no sólo a mujeres» (Rialta Magazine, 2021)

Bideoak