Jules Falquet

Jules Falquet (Frantzia, 1968) feminista eta soziologoa da, eta 2021az geroztik Filosofia Saileko irakaslea Paris 8 Unibertsitatean (Frantzia). Mexikon, El Salvadorren, Brasilen eta Abya Yalako beste herrialde batzuetan bizi izan da eta baita lan handia egin ere.

Falquetek ikuspegi materialista eta dekolonialetik aztertzen ditu: globalizazio neoliberalari aurre egiteko gizarte-mugimenduak (nekazarien mugimenduak, indigenak, EZLN, MST, emakumeen mugimenduak, feministak eta lesbikoak), feminizidioak eta indarkeriaren berrantolaketa neoliberala, epistemologia eta sexu, arraza eta klasearen gizarte-harremanen inbrikazioa.

Argitalpen nagusiak

Imbricación. Mujeres, raza y clase en los movimientos sociales (2020)

Pax Neoliberalia. Perspectivas feministas sobre (la reorganización de) la violencia (Buenos Aires, Madreselva, 2016)

Por las buenas o por las malas. Las mujeres en la globalización (Bogotá, Universidad Nacional, 2008)

De la cama a la calle: perspectivas teóricas lésbico-feministas (Bogotá, Brecha Lésbica, 2006)

Bideoak