Frigga Haug (Alemania, 1937) filosofo eta soziologo sozialista alemaniarra da. Soziologia eta filosofia ikasi zituen Berlingo Unibertsitate Librean (Alemania) eta 1963an ikasketak eten zituen Koloniara joateko eta alaba bat erditzeko. Azkenean 1971an graduatu zen soziologian, geroago 1976an soziologia eta psikologia sozialeko doktoretza lortu zuelarik.
Haugek Das Argument aldizkaria argitaratu zuen, berrarmatze nuklearraren aurka zeukan jarrerak bultzatuta. Alemaniako Ikasle Sozialisten Batasunarekin (SDS) bat egin zuen Vietnamgo Gerra salatzeko, eta ikuspegi feminista ere garatu zuen emakume sozialisten talde desberdinetan parte hartu zuelarik. 1988an Adiadne argitaletxea sortu zuen.
Argitalpen nagusiak
> Kritik der Rollentheorie und ihrer Anwendung in der bürgerlichen deutschen Soziologie (Fischer, 1972)
> Beyond female masochism: memory-work and politics (Verso, 1980)
> Erinnerungsarbeit (Argument-Verlag, 1990)
> Historisch-Kritisches Wörterbuch des Feminismus (Argument-Verlag, 3 vols, 2003–2011)
> Marxismo-feminismoaren hamahiru tesi