Gayatri Chakravorty Spivak

Gayatri Chakravorty Spivak (India, 1942) Columbia Unibertsitateko katedraduna eta zentru bereko Institute for Comparative Literature and Society-ko kide sortzailea da. Postkolonialismoaren alorrean eragin handia izan duen teorialari kritikoa da, eta askotan esaten da beronen aitzindaria izan dela. Aktibista eta hezitzailea, emakumeen nazioarteko mugimenduetan eta nekazaritza ekologikoarekin lotutako gaietan parte hartzen du. Asiako landa-heziketan buru-belarri sartuta egon da ia bi hamarkadatan. Aldizkari askoren batzorde editorialeko kide da, tartean Cultural Critique, boundary 2. New Formations, Diaspora, Ariel, Re-thinking Marxism, Public Culture, Parallax, Interventions.

Publikazio nagusiak:

  • Con Judith Butler ¿Quién le canta al Estado-nación? Lenguaje, política, pertenencia, Buenos Aires, Paidós, 2009
  • Crítica de la razón poscolonial. Hacia una crítica del presente evanescente, Madrid, Akal, 2010
  • ¿Puede hablar el subalterno?, Buenos Aires, Editorial El cuenco de plata, 2011
  • Sobre la deconstrucción. Introducción a De la Gramatología de Derrida, Buenos Aires, Hilo Rojo, 2013

Bideoak:

https://www.youtube.com/watch?v=Ac4Ge3s1vCc https://www.youtube.com/watch?v=L_OX2y4vuMs