Francesca Gargallo

Francesca Gargallo (1956, Roma, Italia) idazlea, feminista, aktibista, irakaslea eta editorea da. Erromako La Sapienza Unibertsitatean filosofian lizentziaduna, Latinoamerikako Ikasketetan graduondokoa egin zuen Mexikoko Unibertsitate Nazional Autonomoan (UNAM). Mexikoko eta Latinoamerikako mugimendu feministen parte da, eta talde feminista autonomoekin, emakume indigena eta herrikoiekin, sexu disidentziekin eta giza eskubideekin lan egin du. Bere narrazioak epistemologia garaikide ez-unibertsalistaren tesietan hartzen du parte, eta kokatua, politikoa, despatriarkalizatzailea eta deskolonizatzailea da, modernitate kapitalista zalantzan jarri eta eusten duten herrien esperientzien eta mugimenduen plaza izanik (emakumeen, feminismoaren, bakearen zein bestelako adierazpen herrikoi, ekologiko eta artitstikoen aldeko mugimenduak). 2002an Filosofia eta Ideien Historia eta Literatura eta Literatur Sorkuntza lizentziaturak sortu zituen Mexiko Hiriko Unibertsitate Autonomoan (UACM). 2009an, Norma Morgrovejo akademiko eta aktibistarekin batera, Feminismo Nuestroamericano Mintegia inauguratu zuen Mexiko Hiriko Unibertsitate Autonomoan (UACM) Giza Eskubideen Defentsa eta Sustapeneko masterreko irakasgai gisa.

Publikazio nagusiak:

  • Tan derechas y tan humanas. Manual ético de los derechos humanos de las mujeres, México, Academia Mexicana de Derechos Humanos, 2000
  • Ideas feministas latinoamericanas, Universidad Autónoma de la Ciudad de México, 2004
  • Feminismos desde Abya Yala. Ideas y proposiciones de las mujeres de 607 pueblos en nuestra América, Bogotá, Desde Abajo, 2012
  • Actuar desde la perplejidad

Elkarrizketa gaztelaniaz

Bideoak: