Christine Delphy

Christine Delphy (Frantzia, 1941). Soziologo teoriko eta militante feminista frantsesa. Besteak beste, El enemigo principal (Etsai nagusia) eta Por un feminismo materialista (Feminismo materialista baten alde) liburuak idatzi ditu. Feminismoaren bigarren olatuko protagonista nagusietako bat izan zen Frantzian. Frantziako Emakumeen Askapen Mugimenduaren, Bollera Gorriak aktibismo erradikaleko lesbiana taldearen eta Questions féministes (1977-80) eta Nouvelles Questions Féministes (1980tik aurrera) aldizkarien sortzaileetako bat da. Horrez gain, feminismo materialistaren ordezkari nagusietako bat da. Arlo horretan, haren ikerkuntza zientifikoaren gai nagusiak honako hauek dira: patriarkatuaren azterketa sozioekonomikoa eta, besteak beste, emakumeen eguneroko lanaren aitortza historikorik eza. Delphyren arabera, kapitalismoak etxeko lanak era patriarkalean antolatzeko moduak iraunarazi eta birsortzen ditu eta, horrela, emakumeen lan indarraren mobilizazioa ziurtatu eta etekina ateratzen dio. Lan horrek erabateko gainbalioa sortzen du. Izan ere, emakumeek doan ekoizten eta erreproduzitzen dute lan indarra, eta hortik ateratzen da gainbalioa.

Publikazio nagusiak:

  • The Main Enemy, W.R.R.C.P., London, 1977.
  • Por un feminismo materialista, La Sal, Barcelona, 1982.
  • Close to Home, A Materialist Analysis of Womens Oppression. The University of Massachusetts Press, 1984.
  • Familiar Exploitation: A New Analysis of Marriage in Contemporary Western Societies, con Diana Leonard, Oxford, Polity Press, 1992.
  • Classer, dominer: Qui sont les “autres”. Paris, La fabrique éditions, 2008.
  • Separate and Dominate: Feminism and Racism after the War on Terror, Verso, 2015.
  • L’exploitation domestique, Paris, Syllepse, 2019.

Bideoak: