Marxismo feminismori buruzko nazioarteko konferentzia honen ideia eta garapenak Berliner Institut für Kritische Theorie (InkriT)-eko sail feministan du bere jatorria, Frigga Haug soziologo eta filosofo alemaniarraren inguruan. Berlinen ospatu zen konferentzia estreinako aldiz 2015. urtean, Vienan hurrengoa 2016an eta Lunden (Suedia) hirugarrena, 2018an.

Laugarren Nazioarteko Konferentzia Bilbon burutuko da, Bizkaia Aretoan, 2021eko azaroaren 11, 12 eta 13an. Konferentzia honako eragileek antolatu eta finantzatuko dute: Transform! Europe, Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU), Iratzar Fundazioa, Critical Theory Bilbo-Barcelona (BIBA CT), Berliner Institut für Kritische Theorie (InkriT), Rosa Luxemburgo Fundazioa eta ParteHartuz.